GAUZAK DIRENA BALIRA : [HABANAKO GAUKARIA]

Gauzak direna balira : [Habanako gaukaria]
 

AUTOR/-A: 

SARRIONANDIA, JOSEBA

EDITORIAL: 

PAMIELA ARGITALETXEA

COLECCIÓN: 

UPAINGOA ; 41

ISBN: 

9788491722083

EDICIÓN: 

1

DESCR. FÍSICA: 

320 p. 19 cm

FECHA PUBL.: 

10-11-2020

IDIOMA: 

baq 
18,27 €

Según respuesta  
     del editor  


Libro
Añadir al carrito
 
 
Egiten du inork lo kartzelatik urkabera daraman gurdian? –galdetzen zuen John Donnek–. Guk, ostera, erdi oharkabean egiten dugu normalean amaren sabeletik edonongo hilobira arteko bidea.
Gauzak direna balira literaturaren bidezko itzartasun ariketa da. Izan dezagun arreta eta ardura behintzat, kondenatuta gaudenez gero.
Idazkera eta liburu molde baten hirugarren partea da. Bizitzea ez al da oso arriskutsua? izan zen lehenengoa, Airea ez da debalde bigarrena, eta Gauzak direna balira hau da azkena. Habanako gaukaria azpitituluarekin heldu den trilogia. Gaukaria: neologismo natural horrek iradokitzen du iluntasunari eta lozorroari kendutako izkribuak direla.
Habanako bazter-auzo batean bizi da idazlea 2019ko urritik 2020ko pandemiaren udaberrira arte. Baina, bere gogoetak egunerokotasunetik hedatzen dira espazioan eta denboran. Saiakera politiko eta filosofikoa (isonomia, isegoria, isomoiria eta isotimia) saiakera historiko eta literarioarekin (Prospero, Kaliban, Ariel, Saikoratz) hariztatzen da. Iragan koloniala eta propietarista presente dago gizartean, gizajaletasuna desagertuko dela ematen duen arren, gizakia ez zaiolako gustatzen gizakiari. Deskribaketatzat ala mikroipuintzat har daitezkeen pasarteak daude (agureari poliklinikora laguntzen dion tximeletarena, edo, apagoian agertzen den kokuioarena). Antilletako hitzez (mamei, batei, bohio, baje, jaba, nasobuko), eta bertako ahaztuez (hain gabe, haindu) aberastuz doa euskara.
Baina, literaturaren epidiktikotasunaz mesfidatzen da autorea, literatura ez delakoan ez edertia ez lehiaketa, baizik kondenatuaren bizitzarekiko arreta...
 
SERVICIO EXCLUSIVO Y ESPECIALIZADO A BIBLIOTECAS
Puvill Libros, S.A. c/ Estany, 13, Nave D-1. 08038 Barcelona
Teléfono+34 932 988 960 Fax+34 932 988 961 e-mail info@puvill.com
Facebook facebook.com/Puvill.Libros
Google+ plus.google.com/+PuvillLibrosBarcelona