Eguraldiaren euskara

Eguraldiaren euskara

aro-bidaia Euskal Herrian barrena

Diegez, Kepa

Liburu honek protagonista behinena du bere baitan: aro-bidaiaria. Denbora-bidaiari batek ez bezala, hark ez du atzera-aurrera egiten denboran barrena, baizik eta beti aurrera egiten duela, herriz herri, eguneroko solasaldietan erabiltzen diren arotitzak -eguraldiari buruzko hitzak- Bildu nahian, uste sendoa baitu hitzak komunitate kultural baten ordezkari bereizgarrienetarikoak direla; maiz, hitzak ez ezik, esapideak, atsotitzak eta mundua ulertzeko erak entzun eta jasoko ditu. Den-dena zorroratzeko gogoahartuko du bidaia-kaiera batean, baina, hainbeste kontu azalduko zaizkio, ezen, bidaiaren une jakin batean laguntza eskatu beharrean egongo baita, bidaia pentsatutako moduan amaituko badu. Euskal Herriko herrialde guztietan gaindi ibiliko da, Getxon hasi, oraindik jatorrizko hizkera gordetzen duen Bizkaiko herria, mendebalderenean kokatua, eta Eskiulan bukatu, Euskal Herritik kanpoko herri euskalduna, Biarno aldean. Elkargune ugari erabiliko ditu herritar eta adituekin aroaren hitzez jarduteko: kultur etxeak, udaletxeak, euskaltegiak, euskara-elkarteak, tabernak, elizak, parkeak... edozein toki eder zaio aro-bidaiariari herritar eta adituekin ihardukitzeko. Saiakera nobelatua da, xedea erakutsi, azaldu eta irakastea baitu, baina eleberritik, kontakizunetik ere badauka, fikziozko eta benetako pertsonaiak bidaia guztian zehar, han-hemenka, agertzen dira-eta. Jakina, hunkigarriena, liburua hasieratik amaitu arte irakurtzea da, baina irakurleak aukeran du zuzen-zuzenean herri edo eskualde batera jotzea, zein ele erabiltzen diren ikasteko, edota bidaian barrena agerturiko hitz guztien aurkibideaz baliatu, non erabiltzen diren begiratu eta testuingurua irakurtzeko.

Autor
Diegez, Kepa
Materia
Lenguaje y lenguas > Lenguas
EAN
9788498688344
ISBN
978-84-9868-834-4
Edición
1
Editorial
Alberdania
Páginas
316 
Alto
23.0 cm
Ancho
15.0 cm
Fecha publicación
01-11-2023
Idioma
Vasco 
Colección
Saiakera 
Nº en la colección
76 
Edición en rústica
21,15 € Editar
Entrega: más de 14 días

Diegez, Kepa (aut.)

  • Diegez, Kepa
    Kepa Diegez es filólogo y publica palabras y comentarios sobre el tiempo en el blog Etnomet.   Ver más sobre el autor