Tu compra
No hay más artículos en su carrito
$ 26.50
Sense stock
Disponible sota comanda
Disponible sota comanda
Afegir a la cistella
Saran (Lapurdi) bost urtetan (2013-2017) lanean aritu ondoren, Nafarroa Beherera joan da Koldo Zuazo eta, hango egonaldiaren (2018-2020) emaitza aurkezten du liburu honetan. Baigorri eta Ortzaize ibarretako euskara izan du aztergai. Nafarroa Behereko hego-mendebalean daude bi ibar horiek, Lapurdiren eta Nafarroaren mugan, eta hamaika herri dira bertan.
Bi osagai ditu liburuak: gramatika eta hiztegia. Gramatikaren atalean hango euskararen egitura erakusten du, oinarrizko gertakariak. Hiztegia oso zabala da: 4.625 sarrera, 934 azpisarrera, 75 esamolde eta 35 esaera eta esaera zahar dira denetara. Azken batean, gaur egun Nafarroa Beherean egiten den euskara ezagutzeko bitarteko egokia.